Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibar Fundazioak eta Armeria Eskolak Robotika ikastaroak eskaintzeko hitzarmena sinatu dute

Izen emateko epea abuztuaren 24an irekiko da

SD Eibar Fundazioak eta Armeria Eskola kolaborazio hitzarmena sinatu dute, irailetik aurrera 7 eta 17 urte bitarteko gaztetxoei robotika ikastaroa eskaini ahal izateko.

Mikel Larrañaga Fundazioaren lehendakariak eta Imanol Urresti Armeria Eskolako Zuzendariak gaur bertan sinatu dute hitzarmena Ipuruan.

Hitzarmen honi esker, SD Eibar Fundazioak hiru zati ezberdin izango dituen robotika ikastaroa antolatu du: arlo teknologiko experimentala, jarrera eta balioekin lotutako beste bat, eta ikasitakoa klubarekin lotutako proiektu erreal batean garatzekoa. 

Izena emateko epea abuztuaren 24an irekiko da, eta gaztetxoek hainbat enpresa, formakuntza eskola eta Ipurua bera ezagutzeko aukera izango dute.