Skip to main content
EU
Fundazioa

SD EIBAR Fundazioak #ABIAN Debabarreneko III. Enplegu eta Lanbide Heziketa Azoka babesten du

Azoka martxoaren 29tik 31ra egingo da Armeria Eskolan eta 70 lanpostu baino gehiago eskainiko dira

Martxoaren 29tik 31ra, Debabarreneko Udalek, Debegesa garapen agentziaren bitartez, eta eskualdeko Lanbide Heziketa zentroek, #ABIAN Debabarreneko III. Enplegu eta Lanbide Heziketa Azoka egingo dute Eibarren, Armeria Eskolaren patioan. Egitasmoak SD Eibar Fundazioaren, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako departamentuaren, Obra Social La Caixaren eta Laboral Kutxaren laguntza jaso du. Halaber, eskualdeko bederatzi enpresek bat egin dute ekimenarekin: Danobat Group, IK4-Tekniker, Egile, EPC, Alcorta, Etxe-tar, Kirolbet, Urkotronik eta AGME.

Ipuruan gaur goizean egin den aurkezpenean, Amaia Gorostiza presidenteak Klubak gizartearekin dun konpromezua berretsi du. “Ikusten duzuenez, Fundazioaren bitartez gizartearen sektore guztietara heltzeko dugun gogoa ez da eteten, eta oraingoan Eskualdeko Garapen Agentziarekin egin dugu bat gizarteari gehien arduratzen dion gai batean lagundu ahal izateko, lan aukerak bilatzearena. Azoka honi esker, asteazkenean inauguratuko dena eta Debegesa eta Deabarreneko alkateekin egongo garena,70 lanpostu baino gehiago eskainiko dira, eta hautagai eta enpresariei elkar ezagutu eta elkar eragiteko eszenatoki eta toki aproposa utziko zaie.

Juan Angel Balbas Debegesako Zuzendari Orokorrak, bete aldetik, “berebizikoa da langabezian dauden eskualdeko pertsonek euren lan aukerak handitzea eta lan-merkatuan ahalik eta azkarren sartzea; besteak beste, Lanbide Heziketa zentroen eskaintza zabala daukate”, adierazi du.

Babes honekin, SD Eibar Fundazioak herriko eta eskualdeko erakundeekin lan egiteko helburuarekin jarraitzen du, kiroletik kanpoko sektoreak hobetu eta laguntzeko asmoz; sustapen ekonomikoa, kulturala, genero berdintasuna, euskara edo, kasu honetan bezala, gazteenen lan merkaturatzeari garrantzi berezia emanez.

Oraingoan #ABIAN Azokak lana bilatzen ari diren pertsonen eta lanposturen bat betetzeko beharrizana duten inguruko enpresen arteko topagunea izan nahi du. Gainera, gure eskualdeko eskaintza formatiboa kalitatezko kualifikazio aukera gisa eta lan merkatuaren beharrizanei ondoen egokitutako ikasketa gisa ezagutzera ematea du helburu, eta baita langabezia egoeran dauden pertsonen prestakuntzarako aukera gisa ere.

Horretarako, Debegesak eskualdeko eta inguruko enpresen prospekzioa egin du, berehalakoan bete behar dituzten lanpostuak identifikatze aldera. Honela, dagoeneko 70 lanpostu baino gehiago eskaintzen ditu, arlo desberdinetan. Lan bila dabiltzan pertsonek www.debegesa.eus webgunean jaso dezakete lan-eskaintza hauen guztien berri eta bertan eman ahal izango dute izena, martxoaren 20a baino lehen. Data horretatik aurrera, martxoaren 27ra bitarte, lehen hautaketa prozesua egingo da eta, azkenik, martxoaren 29an, 30ean eta 31an, ABIAN Azokan bertan, euren lantaldeak osatzeko profesional  bila dabiltzan enpresek egingo dituzte azken lan-elkarrizketak.