Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibar Fundazioak 900.000 euroko aurrekontua onartu du denboraldi honetarako

Gaur egin da Ipuruan Fundazioaren Batzar Orokorra

SD Eibarrek gaur, azaroak 17, egin du bere Batzar Orokorra SD Eibarren Formakuntza Zentroan eta 2016-2017 denboraldirako 900.000 euroko aurrekontua onartu du.

Fundazioak harrobiko 11 taldeak, emakumezkoen lehen taldea eta Futbol Eskola batzen ditu. Guztira, euren kirol-jarduera eta giza-hezkuntza gurekin garatzen duten 400 jokalari baino gehiago.

SD Eibar Fundazioak Klubaren Erantzukizun Sozial Korporatiboa ere garatzen du, gizarte eta ongintza kausetan parte hartuz berak sortutako kanpainen bitartez edota beste erakunde, elkarte edo GKE-ekin elkarlanean.

Fundazioak kudeatzen duen Ipuruako Formakuntza Zentroa da munduari futbol ezberdina, sozialagoa, balioduna eta pertsonengandik hurbila posible dela erakusteko bandera-ontzia. Gipuzkoako Federakuntzarekin kirol-formakuntza, Euskal Herriko Unibertsitatearekin unibertsitateko formakuntza eta Wiko babeslearekin haur eta gazteentzat robotikan formakuntza ematen du.

2016-2017 denboraldi hasieran patronatuak Eibarko hainbat kirol taldeei diru-laguntzak ematea erabaki zuen ohiz kanpoko izaerarekin. Horrela, 100.000 eurokoko zenbatekoa banatuko da Eibarko Udalak bere diru-laguntzerako ezarritako urteko baremazioaren arabera.

Batzarraren hasieran Fundazioa osatzen duten hogeita hamar bat kideren aurreran Amaia Gorostizak, SD Eibarreko presidente eta Fundazioako Patronatuko presidenteak, azpimarratu du, “maiatzean Eibarko presidentetza hartu nuenetik planteatu dudan helburu nagusietako bat da Eibarko hiriak gure 76 urteetan zehar emandakoa herriari bueltatzeko tresna bezala bultzatu behar dugula Fundazioa”.

“Transparentzia” Klubaren “funtsezko balioa” dela adierazi du, Batzar hau modu irekian deitzeko erabakia hartu delarik, eta ekonomia eta Fundazioaren ekintzen datu guztiak emango direlarik.

“Asko izan dira aurten Fundazioarekin garatu ditugun ekintzak eta denak gure inguruan baliagarriak izateko helburuarekin egin ditugu, Eibarko kirol klubetatik hasi, GKE eta herriko elkarteekin jarraitu, eta Klubeko talde bezala gure barnean hartu ditugun beteranoak ahaztu gabe”.

“Ligako eredu bakarra” bezala kalifikatu du Ipuruako Formakuntza zentroa, zelaiaren handitzearekin “sortutako espazioak balioan jartzeko” Enpresagunea bezalako enpresa espazioak aukera bezala aipatu ditu, eta epe-laburrean martxan jarriko diren Ipurua Tour eta Museoak Kluba Eibarko eta eskualdeko estrategia turistikoan integratzeko balioko dutela adierazi du.

Harrobiaz ere aritu da, Fundazioaren egitura barruan dagoelako, eta azpimarratu du aurten jokalarien kuotak ezabatu direla. “Horrek arnasa ematen die futbolean egin eta SD Eibarren bitartez kirolaren eta gureak diren balioak ikasteko euren haurrak gure eskuetan uzten duten gurasoei”.

Patronatuak eta erakundeak ordezkatzen dituzten 35 pertsonekin osatzen den Batzar Orokorra, profesionalen hainbat talde, elkarteak, GKE, interes taldeak eta gizarteko ordezkariak ditu bere barrenean Fundazioak. Patronatua aholkatzen duen kontsultarako organoa da Batzar Orokorra, eztabaidatu eta ekintzak proposatzeko ahalmena daukana, eta Urteko Kontuak eta aurrekontua aurkezten zaizkio berak aztertu ditzan.