Skip to main content
EU
Kluba

SD EIBAR FUNDAZIOA KORRIKA-REN 20. EDIZIOAREKIN

Erakunde armaginak Korrika Laguntzaile moduan kolaboratzen du

SD Eibarrek RCD Espanyolen aurka larunbatean eta Emakumezkoen SD Eibarrek Nuestra Señora de Belen taldearen aurka igandean jokatu zuten partiduek SD Eibar Fundazioak eta KORRIKAk lortutako akordioa ezagutzera emateko balio izan zuten; gizonezkoen lehen taldea eta emakumezkoen lehen taldea Korrikaren peto ofizialekin irten ziren zelaira.

AEK-k antolatzen duen Korrikaren 20. edizioak ‘BatZuk’ leloa izango du aurten eta martxoaren 30etik apirilaren 9ra arte egingo du bere ibilbidea Otxandiotik Iruñeara. Apirilaren 7an pasako da Eibartik, eta Klubak bertan hartuko du parte jokalari, teknikari eta langileek hiriko kaleetan kilometro batean zehar korrika egin eta lekukoa eramanez.

Modu indibidualean, Ainhoa Larruskain, Asier Riesgo eta Anaitz Arbilla jokalariak, Jose Luis Mendilibar entrenatzailearekin batera, Korrika Laguntzaileak egin dira kolaboratzaile moduan akreditatzen dien txartelekin.

SD Eibarrek bere Fundazioaren bitartez euskararen erabilera, bere irakaskuntza, sustapena eta erabilera futbol profesionalean eta eguneroko bizitzan urteko 365 egunetan egitearen inguruko konpromezua berresten du

Korrikan parte hartzea, euskararen aldeko lasterketa handienean, Fundazio armaginaren euskararen sustapen sailaren barruan kokatzen da. Sail honek euskara sustatzeko hainbat ekimen gauzatu ditu azken hilabeteetan: Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Txantxangorria kanpaina, erakunde barneko Euskara Plana, Kilometroak, Ibilaldia, Nafarroa Oinez eta Araba Euskarazekin kolaborazioa, edo puntuEUS domeinua ezartzea www.sdeibar.eus webgunean, besteak beste.