Beste urte batez, SD Eibarrek bat egin du Euskaraldiarekin, euskararen erabilera sustatzea helburu duen mugimenduarekin.
Joan den apirilaren 18ko Realaren eta SD Eibarren arteko euskal derbian, emakumezkoen bi taldeak, batera, berdegunean egon ziren Euskaraldiaren aldeko pankarta batekin. Baloia martxan jarri baino minutu batzuk lehenago, Euskaraldiaren aldeko pankarta erakutsi zuten euskararen erabilera bultzatzeko.
Gizonezkoen lehen taldeko kideek eta SD Eibarreko langileek ere bat egin dute Euskaraldiarekin, Euskaraldia hitza denen artean aurkeztuz.
Euskararen erabilera areagotzeko asmoz, SD Eibarrek "Egunean Behin" lehiaketan parte hartuko du, maiatzaren 21etik 25era. Aplikazio baten bidez, parte hartzaileek hainbat galderari erantzungo diete egunero, hizkuntza sistema dibertigarri eta interaktibo baten bidez hitz egin eta erabilera sustatzeko.