Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibar, Europako liga nagusietako klubetan hirugarrena, apirilean Facebook-en izandako hazkundeari dagokionez

Ingalaterrako Leicesterrek eta Alemaniako Wolfsburgek baizik ez dute gainditu hazkunde-ehunekoan

SD Eibar da Europako liga nagusietako klubetan hirugarrena, apirilean Facebook-en izandako jarraitzaile-gorakadari dagokionez, Parisko News Tank Football futbolari eta negozioei buruzko webguneak egindako txosten baten arabera.

Txosten horren arabera, Facebook-en gehien hazi den Ingalaterrako, Espainiako, Alemaniako, Italiako eta Frantziako ligetako taldea Ingalaterrako Leicester da (% 38,6); bigarrena eta hirugarrena, hurrenez hurren, Wolfsburg (% 13,0) eta Eibar (% 8,7).

Espainiako ligan, Eibarren atzetik daude, hazkunde-ehunekoari dagokionez, Getafe (% 6,3) eta Villareal (% 5,2). Espainiako ligako taldeen apirileko batez besteko hazkundea % 2,8 izan da.

Gaur egun, SD Eibarren Facebook-eko orriak 29.947 «Atsegin dut» jaso ditu.