Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibar eta Seat Lugaritz Eibar Motor beste urtebetez luzatu dute beraien hitzarmena

SD Eibar eta SEAT Lugaritz Eibar Motor kontzesionarioak beste urtebez luzatu dute beraien arteko harremana. Orain dela zazpi urte lehen taldea Bigarren B Mailan zela hasi zen klubaren eta SEAT Lugaritz Eibar Motorren arteko harremana. Garai horretan Eibar Motor zena egun Lugaritz Eibar Motor da, eta Eibarren, Durangon, Azkoitian, Arrasaten, Anoetan eta laster Irunen eta Donostian ere izango du presentzia.

Hitzarmen honen bitartez, SD Eibarrek patrozinio bidez lortutako diru sarrerak handituko ditu. Era berean, SEAT Lugaritz Eibar Motorrek kotxe kopuru jakin bat uzten dio klubari, bertako zuzendari eta langileek erabili ditzaten.

Patricia Rodríguez, Eibarko Zuzendari Nagusiak, eskerrak eman nahi izan dizkio SEAT Lugaritz Eibar Motorri. “Urte hauetan guztietan SEAT Lugaritz Eibar Motorrek eman digun babesa eskertu nahi dugu. Taldea maila batean edo bestean egonda beti izan dira gurekin, eta une bakoitzak exijitzen zuen beharretara egokitzen jakin du. Gure harremana harreman komertziala baino gehiago da, eta beste urtebete batera egotea albiste pozgarria da”.

Borja Larrañaga Lugaritz Eibar Motorreko Gerentea ere pozik azaldu da kontratu berritzearekin. “Oso pozik gaude beste urtebetez SD Eibarrekin egoteagatik. Etxeko taldearekin kolaboratzeak eta laguntzeak bere saria du, eibartarrak gustura daude, gizartean gure presentzia dugu, eta klubak erakartzen dituen ehundaka SEAT bezeroak eskertuda daude.