Skip to main content
EU
Kluba

SD EIBAR ETA PUMAK JANTZI BERRIAK AURKEZTU DITUZTE 2018-2019 DENBORALDIRAKO

Lehenengo jantziak ohiko urdin eta granate koloreak ditu, baina bigarrena zuria izango da aurten eta “Another football is possible” goiburua eramango du. Hirugarrenak, berriz, kolore berdea mantendu eta zuria ezabatzen du.

SD Eibarrek eta Puma kirol-markak 2018/2019 denboraldirako jantzi berriak aurkeztu dituzte gaur.

Denboraldi berrirako, talde armaginaren hiru jantzien elastikoen diseinuak eguneratu eta berritu dira. SD EIBARREN kamiseta titularrak ohiko marra bertikaleko estanpatu gorri-urdina dakar, aurten, elastikoaren aurrealdean eta atzealdean mantentzen dena.

SD EIBARREN bigarren jantzia, aldiz, guztiz aldatu da iazko denboraldikoarekin alderatuz. Kolore beltza ezabatu eta guztiz zuria izango da orain, letra gorrietan “Another football is possible” goiburua inprimatua duelarik. Azkenik, hirugarren jantzia ere erabat berritu da berde tonu ezberdineko marra horizontaleko estanpatuarekin.

Hiru ereduek PUMA markaren logoa dute bularreko eskuineko zonaldean eta mahuketan, eta klubaren armarria bularraren ezkerreko gunean. Era berean, lepoaren diseinua aldatu egin da, botoirik gabeko lepo puntadun batera pasatuz, barneko partean "Bihotz Armagina" goiburua eta atzealdean ikurrina barne hartuz.  Elastiko guztiek dryCELL teknologia daukate, izerdia kanporatzen laguntzen duena, jokalariak une oro lehor eta fresko egon daitezen. Horrez gain, beso azpiko sare-panelak are gehiago handitzen du transpiragarritasuna.

2018/2019 denboraldirako SD EIBARREKO  jantziak dendetan eskuragarri egongo dira abuztuaren 13tik aurrera.