Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibar eta Puma-k kontratua berritu dute

Kirol markak eta erakunde armaginak 15-16 denboraldian hasitako erlazioa luzatu dute

 Bi denboraldiren ostean, PUMA eta SD EIBAR-ek euren akordioa berritu dute, Klubaren kirol uniforme berrien proposamenak laster aurkeztuko direlarik, paseorako eta entrenamenduetarako arropa barne.

Akordio honen bitartez, PUMA-k SD EIBAR-en partner teknikoa izaten jarraitzen du, erlazio asegarriaren aldeko apustua sendotuz.

Amaia Gorostiza SD EIBAR-eko presidenteak, “PUMA bezalako marka garrantzitsuarekin kontratua berritzeagatik oso pozik gaude. Erlazioak denboran jarraitzea eta elkarrekin arrakastez gozatzen jarraitzea espero dugu”, adierazi du.

Javier Ortega Europa Hegoaldeko PUMA-ren Manager Nagusiak, bere aldetik, “bi denboraldi hauek oso positiboak izan dira eta kirol kudeaketan eredugarria den talde batekin kontratua berritzeagatik oso pozik gaude. Erakunde historiko eta enblematiko honi laguntzen jarraitzea nahi dugu PUMA-n”.

 PUMA Arsenal FC, Borussia Dortmund, Leicester City FC, Newcastle United FC, Glasgow Rangers FC, VfB Stuttgart, Grasshopper Zürich, FC Girondins de Bordeaux, Stade Rennais FC bezalako futbol taldeen partner teknikoa da; eta Italia, Txekiar Errepublika, Eslovakia, Suitza, Uruguay, Boli Kosta, Kamerun eta Ghana bezalako selekzioena.

PUMA

Diseinuan, garapenean, zapatilen salmenta eta marketingean, jantzietan eta kirol-osagarrietan munduko marka nagusietako bat da PUMA. 65 urte baino gehiagotan, PUMA-k historia egin du abiaduran zentratutako diseinuak egiten, planetako atleta bizkorrenei zuzendutakoak. Futbol, Running, Training, Fitness, Golf eta motor-kiroletarako performance eta lifestyle produktuak eskaintzen ditu PUMA-k. Izen handiko diseinatzaileekin kolaborazioak sustatzen ditu modelo bizkor eta oso berritzaileak eskaintzeko. PUMA Taldeak PUMA, Cobra Golf eta Dobotex markak hartzen ditu bere baitan. Konpainiak 120 herrialde baino gehiagotan eskaintzen ditu bere produktuak, mundu osoan 11.000 pertsonari ematen dio lana eta bere bulego zentralak Herzogenaurachen daude, Alemanian. Informazio gehiagorako, www.puma.com

 

SOCIEDAD DEPORTIVA EIBAR

 

Sociedad Deportiva Eibar, 1940ean sortua, bere ibilbidean zehar futboleko maila guztietan aritu den taldea da, erregional maila guztietatik Lehen Mailara. Bere kirol mugarri garrantzitsuenak Bigarren Mailan hamazortzi urte jarraian pasatu zituela (1988 eta 2006 urtera artea, mailako errekorra) eta 2013-2014 denboraldia Lehen Mailara lortutako igoera dira, non gaur egun lehiatzen den. 2014 urtean kapital handitzea egitera behartuta ikusi zuen bere burua futbol profesionalean jarraitzeko, eta 70 herrialde baino gehiagoko 10.000 akziodun baino gehiago lortu zituen Klubaren irudia mundu osoan ezagutzera emateko marketing kanpaina berri batekin. Eibarren lehen taldeak 7.087 eserleku dituen Ipuruako zelaian jokatzen ditu etxeko partiduak eta Atxabalpen egiten ditu entrenamenduak, Arrasateko herrian. Bigarren Mailan ari den emakumezkoen taldea dauka eta bere harrobiko egituran gizonezko zazpi talde eta emakumezko bi batzen ditu, Futbol Eskolaz gain.