Skip to main content
EU
Lehen Taldea

SD Eibar eta Gonzalo Escalante jokalariaren kontratua hobetzeko ados jarri dira

Iraunaldia bere horretan utzi dute (2020ra arte) eta jokalariaren fitxa eta kontratua desegiteko klausula igo egin dute

SD Eibar eta Gonzalo Escalante jokalari argentinarra ados jarri dira bi alderdiak 2020ra arte lotzen dituen kontratua hobetzeko.

Kontratuaren iraunaldia urtarrilean sinatu zenaren bera da, baina jokalariak jaso beharreko ordainsaria eta kontratua desegiteko klausula handitu dituzte.

Klub armaginak Escalanteri hobekuntza hori eskaintzea erabaki zuen, beste talde batzuk erdilari argentinarraren kontratua desegiteko klausula ordaintzeko prest zeudela jakin zuenean.

Gonzalo Escalante (Bella Vista, Argentina, 1993) iazko aurredenboraldian iritsi zen Eibarrera Italiako Catania taldeak utzita, eta Klubak jokalaria erosteko klausula baliatu zuen aurtengo urtarrilean.

Ligan aritu den lehen denboraldi honetan, Escalantek 34 partida jokatu ditu (horietako 32 hasierako hamaikakoan) eta hiru gol sartu ditu.