Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibar eta CA Osasunaren lagunarteen senidetze berria

Topaketa atzo egin zen, talde biek euren arteko neurketa jokatu baino lehen

40 bat lagun bildu ziren CA Osasuna eta SD Eibarren arteko lagunarteen arteko topaketan talde bien partidua baino lehenago. Etxeko taldearen Lagunarteen Federazioaren egoitzan egin zen, El Sadarren, eta Eibar-Gasteiz Elkartea, Urko Taldea, Manix-Mandiola eta Eskozia La Brava lagunarteak egon ziren bertan.

Opari, bufanda eta kamiseten elkartrukearekin onena opa die elkarri bertan batu direnak. Horrela adierazi du Mikel Porto Urko taldea lagunarteko presidenteak, “horrela ulertzen dugu futbola eta talde guztiekin senidetzen jarraituko dugu. Lehen Mailan geratzen nahi dugu, hurbileko taldea delako eta atsegin dugulako”.

Lagunarte armaginak hurrengo ekitaldian lanean daude jada, Villarrealera egingo duten desplazamenduan.