/
Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

SD Eibar eta Alena Pěčkovák akordioa lortu dute jokalari txekiarraren kontratua eteteko.

Txekiar Errepublikako erdilaria SD Eibarrera iritsi zen 2024ko uztailean, eta klubean denboraldi eta erdi igaro ondoren alde egiten du.

There are no reactions yet. Be the first!

Alena Pěčkovák eta SD Eibarrek bideak banandu dituzte elkarrekin adostuta. Txekiar Errepublikako jokalariak, 2024ko udako merkatuan Eibarrera iritsi zenak, kontratua eteteko akordioa lotu du klubarekin.

Pěčkovák 18 partida jokatu ditu armaginen elastikoarekin, denak 24-25 denboraldian, guztira 883 jokatutako minuturekin.

SD Eibarrek etorkizunean zorterik onena opa dio eta eskerrak ematen dizkio denbora honetan erakutsitako profesionaltasunagatik.

Eskerrik asko eta zorte on, Alena!