Skip to main content
EU
Fundazioa

SD Eibar , emakumeentzako kristalezko sabairik ez duen Lehen Mailako kluba

Klub armaginak, emakumearen nazioarteko egunean, lanpostu guztietan berdintasuna mantentzearen garrantzia azpimarratu nahi du. SD Eibarren kudeaketa postuen %53a emakumeez osatuta dago #8MEibarFem #EmakumearenEgunZoriontsua

SD Eibar Fundazioak Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatu nahi du, lanpostu guztietan berdintasuna mantentzearen garrantzia gogoraraziz. Klub armaginaren kudeaketa postuen %53a emakumeez osatuta dago, eta kudeaketa osatzen duten 5 sailetatik 3 emakumeek zuzentzen dituzte. Zifra hauek garbi erakusten dute klubaren estamentu erabakitzaileetan emakumearen figurak duen garrantzia, era naturalean onartzen den jazoera.

SD Eibarrek, 2014tik hona Lehen Mailako taldea denak, "Kristalezko Sabaia" delakoa apurtzen du, non datuek diotenez, estatu mailan 4 enpresatik 3k ez dauka emakumerik zuzendaritza postuetan.

Hori dela eta, SD Eibarrek #8mEibarFem kanpaina jarri du martxan. Emakumearen Nazioarteko Eguna den honetan, SD Eibarrek klubaren eguneroko kudeaketaren parte diren emakumeez hitz egingo du, Amaia Gorostiza kontseilaria buru dutela.

SD Eibarrek kudeaketa modernoa, zorrotza eta sormenezkoa bilatzen du, futbola futboletik haratago, eta enpresen gobernu organoak maskulinizatzen dituen klixeen aurka agertzen da beraz, lanpostu guztietan emakumearen figura normalizatuz, futbol klub bat izan arren, non gizonezkoaren figura izan den beti protagonista.

Horrez gain, SD Eibar Fundazioak gogorarazi nahi du, oinarrizko futbolaren organigramaren barruan, 9 taldeetatik 2 emakumezkoenak direla, eta Bigarren Maila Nazionalean Emakumezkoeen Lehen Talde bat duela.

#8Meibarfem #EibarKristalezkoSabairikGabe #EmakumearenEgunZoriontsua kanpaina bere langileen zenbait argazkiz osaturik dago:

 

Amaia Gorostiza, SD Eibarren Administrazio Kontseiluaren kidea.

Patricia Rodríguez, SD Eibarren Gerentea eta Finantza Zuzendaria.

Ostaiska Egia, Lehen Mailako Klub bateko mediku zerbitzuen buru den emakume bakarra eta kategoria goreneko partidetan presente den bakarra.

Gema Baqué, SD Eibarren Marketing Zuzendaria.

Arrate Fernández, SD Eibarren Komunikazio eta Protokoloaren Arduraduna.

Ainara López De Viñaspre, SD Eibarren Komertzial sailaren Arduraduna.

Ainhoa Alonso, SD Eibarren emakumezkoen Lehen Taldearen kapitaina.