Skip to main content
EU
Fundazioa

SD Eibarrek eta Ipurua Kirol Fundazioak Zilarrezko GEHITU saria jaso dute

Klubak eta Fundazioak euskal erakundeak ematen duen saria jaso dute, futbolean homofobiaren aurka egindako lana dela eta.

GEHITU, Euskal Herriko Gay, Lesbiana, Transexual eta Bisexualen elkarteak 2015. Urteko Zilarrezko GEHITU Saria Eibar Kirol Elkarteari ematea erabaki du, Fundazioaren bitartez futbol profesionalaren munduan homofobia erauzteko egin duen lanagatik, FELGTB-k hasitako #LaLigaArcoiris kanpainari emandako babesaren bitartez.

GEHITUk saria SD Eibarri eman dio "merezitako esker ona adierazi nahi diogulako Kluba osatzen duten talde guztiei, Fundazioari eta Administrazio Kontseiluari". 2015eko Zilarrezko Gehitu sariaren gala Donostiako Antzoki Zaharrean jazo zen ekainaren 25ean, 20:00etan.

SD Eibar pasa den otsailean batu zen #LaLigaArcoiris kanpainara, Ipuruan jokatu zen Athletic Club-en aurkako derbian. Horretarako, #EuskalDerbiArcoiris hashtag-a sortu zuten, sare sozialetan kanpaina zabaltzeko asmoz. Jokalariek hortzadarraren koloreko lokarriak jantzi zituzten, kanpanari euren babesa emateko asmoz, diskriminaziorik gabeko kultura baten alde, non pertsona orok bere nortasun sexuala era libre batean bizi dezakeen, bai zelaian, eta baita aldagela edo harmailetan ere.

Saria Alex Aranzabalek jaso zuen, Joseba Unamuno Kontseilariarekin, Jon Arregi Fundazioaren arduradunarekin eta Emakumezkoen Lehen Taldeko bi jokalarirekin batera. Bere mintzaldian, "Eibarren balio tradizionalekin batera (apaltasuna, lana, esfortzua), badira gure izaeraren barruan beste balio batzuk ere, hala nola, modernitatea, pentsamolde irekia eta aniztasunaren aldeko maitasuna. Gaur, inoiz baino gehiago, beste era bateko futbola posible dela erakutsi nahi dugu.

GEHITUk, "sari honekin, mundu hobeago bat lortzeko bidean Eibar Kirol Elkartearen eskuzabaltasuna eskertu nahi dugu (...) Eibar Kirol Elkartea izanik -bere Fundazioaren bitartez- bere instalakuntzak utziko dizkigun lehen talde profesionala, presente egon gaitezen berdintasun erreal baten aldeko borrokan, kirolaren arlo oinarrizko eta gertukoenetan".