Skip to main content
EU
Lehen Taldea

SD Eibar aise nagusitu da Leeds Uniteden aurka

Sarriegi, Arbilla, Enrich eta Oliveira izan dira armaginen goleatzaileak

SD Eibar aise nagusitu da Leeds Uniteden aurka Austrian jokatutako bigarren neurketan. Sarriegik, Arbillak eta Enrichek gol bana sartu dute lehen zatian, eta bigarrenean, neurketa amaitzeko minutu gutxiren faltan, Oliveirak taldearen laugarrena egin du.

Neurketa hasi eta berehala jarri dira markagailuan aurretik armaginak, Sarriegik egindako golari esker. Erdilari gazteak ezker eskuinarekin gol ederra sartu du. Markagailuan aurretik egonda ere, Mendilibarrenek bigarrenaren bila jarraitu dute, eta hala, korner baten ondoren, Arbillak arratsaldeko bigarrena egin du. Ondoren, Leeds Unitedeko atzelarien huts bat ondo baliatu du Enrichek armaginen hirugarrena egiteko.  

Bigarren zatian SD Eibarrek nekea igarri du, eta ingelesek aldeak murriztu dituzte, Wooden gol bati esker, 1-3koarekin, eta Alioskik egindakoarekin, 2-3. Partida amaitzeko minutu gutxiren faltan, ordea, Oliveirak 2-4koa jarri du burukada batekin.

SD Eibar: Riesgo; Arbilla , Oliveira, Elguezal, Cote (Bebé, min. 83); Rivera (Cappa, min. 65), Joan Jordán, Sarriegi (Dani García, min. 75), Rubén Peña, Inui; Enrich

Leeds United: Green; Anita (Gomes, min. 76), Pennington (Cooper, min. 46), Jansson (Shaughnessy, min. 54), Ayling; Vieira (Roofe, min. 46) Bridcutt (O'Kane, min. 46), Dallas (Phillips, min. 46), Saiz (Hernández, min.46), Sacko (Alioski, min. 46); Wood (Ekuban, min. 66)

Golak: 0-1, Sarriegi (min. 3). 0-2, Arbilla (min. 26). 0-3, Enrich (min. 44). 1-3, Wood (min. 63). 2-3, Alioski (min. 77). 2-4, Oliveira (min. 87)