
Kluba
SD Eibarren bazkide egin ahal izateko epea ireki du Klubak, itxaron zerrendan dauden pertsonek izango dute lehentasuna
Datorren astelehenetik aurrera, urriak 5, SD Eibarren bazkide egiteko aukera izango dute interesatuek, eta itxaron zerrendan diren 350 pertsonek izango dute lehentasuna.
Abonu berri hauek 2015-2016 denboraldirako izango dira baliagarri, izan ere, behin denboraldia amaituta Ekialdeko Tribunaren eraikitze lanak hasiko balira, lanak amaitu arte bazkide hauek ezin izango lukete euren abonua berritu.
Egun hauetan zehar, itxaron zerrendan direnek Klubaren deia jasoko dute, datorren astean Ipuruako bulegoetara etor daitezen euren eserlekua aukeratzera.
Urriaren 13tik aurrera, itxaron zerrendan ez dauden pertsona interesatuak Ipuruako bulegoetara etortzera gonbidatzen ditugu 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 ordutegian.