Sarrerak elikagaien truke Sportingen aurkako Ipuruako partidarako
Eibarrek beste urte batez jarri du martxan kanpaina hau Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin lankidetzan
Eibarrek elikagaien truke sarreren kanpaina jarri du martxan aurten ere, eta abenduaren 20an Ipuruan Gijongo Sportingen aurka jokatuko duen partidarako sarrera bat oparituko die elikagai kilo bat ematen dutenei.
Kanpaina hau Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren laguntzarekin egiten da. Banku horrek Orsaixanen utzi ditu ematen diren elikagaiak gordetzeko kutxak. Elikagaien bilketa Orsaixanen egingo da bulego ordutegian.
Elikagaien Bankuko arduradunek hainbat elikagai ematea gomendatzen dute, hala nola zerealak, lekaleak, esnea, olioa, zukuak, fruitu lehorrak, aurrez prestatutakoak, kontserbak edo haurrentzako elikagaiak, hala nola esne hautsa edo potitoak.
Bestalde, urteko azken partidarako sarrerak salgai daude, 20 eta 30 euro arteko salneurriekin. Vip besaulkiak ere eskuragarri daude.
Partida honetarako, abonatuek eserlekua askatzeko aukera izango dute. Gainera, gaueko ordutegian jokatzean, helduek erabili ahal izango dituzte haur-txartelak.