Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Sara Navarro: “Taldekideen arteko harremana ia egunerokoa da”

Jokalari armaginak “oso pozik” azaldu da klubera etortzeko erabakiarekin

Konfinamendu garai honetan emakumezkoen lehen taldeak lanean jarraitzen du. Jokalari bakoitza etxetik ari bada ere, “taldekideen arteko harremana ia egunerokoa da”, adierazi du Sara Navarrok.

Kataluniako jokalaria urtarrilean iritsi zen Huevalko Sportingetik. Bere lehen neurketan hat-trick eskuratu zuen apenas ordu erdi batean. “Ezin dut gehiago eskatu klubera iritsi nintzenetik. Taldekideak eta entrenatzaileak lehen minututik ezinhobeto sentiarazi naute. Eta ez bakarrik haiek, kluba osatzen duen orok baita ere”.

Urte hasier biribila egiten ari ziren Iker Dorronsorok zuzendutako neskek, zazpi garaipen eta berdiketa bakarrarekin. “Bigarren itzulia bikaina izaten ari zen. Orain gertatzen ari denarekin horrek ez du axola, ez da garrantzitsua. Baina egia da guretzat kolpe handia izan dela. Taldea bikain zegoen animikokia eta fisikoki gelditzen ziren norgehiagokak jokatzeko. Helburua argi genuen”.

Navarroren esanetan, “zelaietatik kanpo egotea beti da txarra. Faltan botatzen dut futbola. Baina lanpetuta egoten ahalegintzen naiz, ikasten edo entrenatzen. Denbora librean pelikulak, serieak edo musika entzuten dut baita ere, ia gehiengoak egingo duen moduan”.

“Gainontzeko taldekideekin harremana ia eguneroko da. Whatsappeko taldearen bitartez ez bada, online egiten ditugun entrenamendu bidez da. Denak gaude konektatuak eta batera egiten dugu lan”.

Jokalari armaginak azpimarratu du “ez da solik entrenatzeko era bat, baizik eta harremana mantentzeko modua. Honek datorrenari aurre egiteko prest egoten lagunduko digu”.

 “Kuarentena zaila egiten ari zait”, onartu du Sara Navarrok. “Denbora egiten ari naizen Masterrean ikasteko erabiltzen dut gehienbat. Nahiko gogorra da eta denbora dezente ematen dit. Hortaz, eskertzen dut ikasteko tartea”.

“Ahalik eta gehien entranatzen saiatzen naiz. Taldekideekin egiten dugunaz gain, bakarka ere egiten ditut ariketak, ahalik eta hobeen egoteko”, adierazi du jokalari eibartarrak.