
Santa Teresari 2-0 irabazita garaipen garrantzisua lortu du Eibarrek
Neurketa oso ona egin dute armaginek, eta merezitako garaipena etxean geratu da
Emakumezkoen lehen taldea 2-0 nagusitu da Santa Teresaren aurka, eta garaipen garrantzitsua lortu du Primera Iberdrola Ligako hamabigarren jardunaldian. Dorronsororen neskak ideiak garbi zituztela zelairatu dira hiru puntuen bila.
Lehen zati ona egin dute Dorronsororen jokalariek, eta gol aukera dezente izan dituzte. Hala, 20. minutuan Thembiren gol batekin aurreratu dira armaginak. Santa Teresako atzeko lerroak ez du baloi bat bere areatik ateratzen asmatu, Thembiri iritsi zaio baloia, eta honek jaurtiketa on baten bitartez aurrenekoa egin du.
Bigarren zatian Dorronsororenak berera jarraitu dute, eta 71. minutuan bigarrena egin dute. Thembiren jaurtiketa batek zutoinean eman du, eta atzelari bati jo eta gero baloiak sareetarako bidea hartu du.
Garaipen honi esker taldeak berriz ere garaipenaren bidea bilatu du Unben. Hurrengo neurketa asteartean izango dute, Valentzian, gabonetako atsedenaldiaren aurretik.