Skip to main content
EU
Kluba

Salgai Vila-real Bren aurkako partidarako sarrerak

Klubak VIP sarrerak prezio murriztuan erosteko aukera eskaintzen die abonatuei

Eibarrek Orsaixanen eta webgunearen bidez jarri ditu salgai Ipuruako partida ikusteko sarrerak, ostiralean, 21:00etan, Vila-real Bren aurka.
Sarrerek 18 eta 25 euro bitarteko kostua izango dute. 13 urtetik beherakoentzako sarrerek 10 euroko kostua izango dute, eta abonatuek estadioko edozein gunetan erosi ahal izango dituzte sarrerak, 15 eurotan.
Gainera, Eibarreko abonatuek VIP esperientzia bat prezio murriztuan gozatzeko aukera izango dute (60 euro eta 90 euro gainerako publikoarentzat).
Gaueko ordutegia duen partida denez, haur txartela izango dute gazteek edo helduek.
Partiden pack promozioa zabalik dago, kasu honetan 45 euroko prezioarekin hurrengo hiru partidetarako: Villarreal B, Burgos eta Andorra.