/
Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Salgai jada larunbatean Madrid CFFren aurkako partidarako sarrerak

Sarrerak 14. leihatilan ere egongo dira eskuragarri partida baino ordubete lehenagotik

There are no reactions yet. Be the first!

SD Eibarrek salgai jarri ditu Ipuruan emakumezkoen lehen taldeak jokatuko duen urteko lehen partidarako sarrerak. Armaginak larunbatean, 18:30etan, Madrid CFFen aurka arituko dira, Lorcan orain arteko lehen itzuli onena amaitu ondoren.

Sarrerak jada salgai daude Orsaixanen, ohiko ordutegian, baina partida hasi baino ordubete lehenagotik 14. leihatilan ere eskuratu daitezke. Sarreren prezioa 10 eurokoa da helduentzat eta 5 eurokoa 13 urtetik beherakoentzat. 0 eta 3 urte bitarteko haurrek ez dute sarrerarik ordaindu behar, baina harmailean sartzeko, 14. leihatilan sarrera bat jaso beharko dute.

SD Eibarreko abonatu guztiek Liga Fko Ipuruan jokatzen diren partidak barne dituzte, eta zelaira sartzeko nahikoa dute abonatuaren txartel fisikoa Tribunako sarreran (14. atea) erakustea.

Zatoz taldea animatzera!