Salgai jada Deportivo Abancaren aurkako partidarako sarrerak
Larunbat arratsaldeko partidarako sarrerak Orsaixanen eta 14. leihatilan eskuratu ahal izango dira ordu bat lehenagotik
Emakumezkoen lehen taldea Ipuruara bueltatuko da asteburu honetan ligako lehen geldialdiaren ondoren. Gipuzkoar derbia galdu ondoren, Ligako 9. jardunaldiari aurre egingo dio larunbatean, Deportivo Abancaren aurka (16:00). Eibarrek Depor hartuko du etxean lehen hiru puntuak lortzeko asmoz, aurkari zuzena denaren aurka. Horretarako, zaleen babesa beharko du beste behin.
Larunbateko partidarako sarrerak (16:00etan) dagoeneko eskuragarri daude Orsaixanen ohiko ordutegian, ostirala 13:30ra arte. Partida egunean bertan ere leihatilan erosi ahal izango dira, ordu bete lehenagotik. Liga Fko partidetarako leihatila eta harmailera sartzeko atea 14. zenbakikoak dira.
Sarreren prezioa 10 eurokoa da helduentzat eta 5 eurokoa 13 urtetik beherakoentzat. Gogorarazten dugu abonatuek Liga Fn Ipuruan jokatzen diren partida guztietarako sarrera barne dutela.
Hurbil zaitez taldea animatzera!
