Salgai jada Atlético de Madriden aurkako partidarako sarrerak
Emakumezkoen lehen taldeak asteburu honetan jokatuko du denboraldi honetako Ipuruako azken partida
Emakumezkoen lehen taldeak denboraldiko azken partida du asteburu honetan, azkeneko aIpuruan. Igandean jokatuko du Eibarrek Atlético de Madriden aurka, 12:00etan. Madrildarrak Champions postuetan denboraldi bikaina amaitzeko helburuarekin dator igandean Eibarrera.
Sarreren prezioa 10 eurokoa izango da, 5 eurokoa 13 urtetik beherakoentzat. Orsaixanen daude salgai gaurtik aurrera, ohiko ordutegian. Gainera, 14. leihatilan ere eskuratu daitezke partida egunean bertan, ordubete lehenagotik. Bertatik sartu ahalko dira jarraitzaileak gradara.
Partida amaieran, denboraldi borobila guztiz borobiltzeko eta jarraitzaileekin ospatzeko, zelaiean partida amaitzen duten hamaika jokalariek sinatutako hamaika kamiseta oparituko dituzte gradan dauden jarraitzaileen artean.
Zuen zain gaude!