Skip to main content
EU
Kluba

Salgai daude Kopan Atleticoren eta LaLigan Deportivoren aurkako partiduetarako sarrerak

Sarrerak 15 eta 35 artean daude kasu bietan

SD Eibarrek salgai jarri ditu Errege Kopan Atletico de Madriden kontra asteazken honetan Ipuruan 19:15etan, eta LaLigan Deportivo A Coruñaren aurka larunbatean 18:30etan jokatuko duen partiduetarako sarrerak. Hauek Ipuruako bulegoetan zein interneten erosi daitezke.

Kasu bietan, sarrerek 35 eurotako prezioa izango dute hegaletako tribunetan, 25 euro ate atzean eta 15 euro 12 urtez azpikoentzat. Umeen sarrerak Ipuruan bakarrik eskuratu daitezke.

Ipuruara joan ahal ez direnek euren eserlekua libre utzi dezakete eta honen portzentaia jaso eserlekua azkenean saldua bada.

Eserlekuaren lagatzeak honetan datza: abonuaren barne dauden partiduetara joan nahi edo ahal ez duten abonatuek Klubari utzi diezaieke euren eserlekua honek salgai jar dezan. Zerbitzu honek abantailak ekarri ahal diezaioke abonatuei eta, era berean, afizionatuei sarrera liberatuak erosteko aukera ematen die.

Lagatze hau Ipuruako bulegoetan egin ahal da, telefonoz (943201831) edo Klubaren webgunearen bitartez.

Eserlekuen Lagatze Zerbitzua 24 orduz zabalik dago eta esteka honetan dago eskuragarri: https://sdeibar.expertustech.com/distributor/member#/