Skip to main content

Salgai daude jada Eibarrek Levanteren aurka Igandean jokatuko duten partidako sarrerak

Emakumezkoen lehenengo taldeak igandean 12:00tan jokatuko du Levante UD-ren aurka

There are no reactions yet. Be the first!

Salgai daude SD Eibarrek Levanteren aurka jokatuko duen neurketarako sarrerak. Partida igandean jokatuko da, 12:00etan, Ipuruan.

Sarrerak Orsaixan gunean eros daitezke, ohiko ordutegian, eta igandean bertan norgehiagoka hasi baina ordubete lehenago (11:00).

18. jardunaldiko partidarako sarreren prezioa 10 €-koa da helduentzat eta 5 €-koa 13 urtetik beherakoentzat. Abonatuek sarrera librea izango dute, baina nahitaezkoa izango da txartel fisikoa eskuratzea (ez da argazkirik edo txartelaren kopiarik onartuko).