Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Rubén Peña SD Eibarreko jokalari izango da 2019ra arte

CD Leganesetik datorren jokalariak klub armaginean aritzeko kontratua sinatu du gaur

Rubén Peña jokalariak kontratua sinatu du gaur bertan SD Eibarrekin; hala, CD Leganesetik datorren jokalaria 2019ko ekainera arte egongo da Eibarko taldean.

Klub armaginak futbolariaren eskubide federatibo eta ekonomiko guztiak eskuratu ditu. CD Leganés Lehen Mailara igotzearen protagonistetako bat izan da Rubén Peña, eta ekainaren 30ean bukatzen zaio kontratua.

Rubén Peña Jiménez Ávilan jaio zen, duela 24 urte, eta eskuin-hegalean eta muturrean moldatzen da. Azken denboraldian 30 partida jokatu ditu, eta 8 gol sartu.

Jokalari armagin berriak 2012-2013 denboraldian egin zuen debuta Lehen Mailan, Real Valladolid taldearekin, eta lau partida jokatu zituen. Guijuelon denboraldi bat egin ondoren (Bigarrena B), Leganésen sartu zen, eta bi denboraldi egin ditu han: guztira, 60 partida jokatu ditu, eta bederatzi gol sartu; haietako zortzi, aurtengo urtarrilaren eta apirilaren artean.