
Ruben Peña: “Ondo egongo litzateke zaletuek etxetik kanpo garaipen bat ikustea”
Peña hedabideen aurrean agertu da gaur goizean igandeko partidura begira bere iritzia emateko
Ruben Peña Butarquera bueltatuko da igandean, baina kasu honetan kanpoko taldeko kide moduan, armagin bezala, kontrako sentimenduak sortzen dizkion zerbait. “Nahiko neurketa polita izango da, eta berezia taldekide ohiekin eta iraganean hainbeste lagundu zidan zaletuekin topatzeagatik. Hala ere, gu hiru puntuen bila joaten saiatuko gara. Zelaian egon eta gola sartu ahal izango banu, egingo nuke, baina gero ez nuke ospatuko Klubari diodan errespetuagatik”.
Peñak hiru puntuak lortzean eta Gabonetako atsedena baino lehen urte ona ixtean bakarrik pentsatzen du. “Kanpoan irabazi eta Kopako partiduaren ostean lasai joatea nahi dugu, ez delako berdina 25 punturekin joan edo 22rekin. Partidu zaila izango da eurek asko exijitzen dutelako eta beti lehiatzen direlako. Azkenean hiru partidu etxetik kanpo irabazi gabe dira eta ondo egongo litzateke zaletu armaginek etxetik kanpo taldea irabazten ikustea, eta Kopako partiduarekin akabaera ona ematea”.
Talde pepineroa gainditzeko gakoez galdetuta zera erantzun du Peñak: “Oso talde sendoa da, gutxi apurtzen dena, eta irabazteaz galtzeaz baino hurbilago egoten saiatzen dira. Eurentzat garrantzitsua da urtea puntuak gehitzen amaitzea, baina baita guretzat ere”.