
Rubén Peña: Lehen Mailan erlaxatzen bazara, edozeinek jipoia eman ahal dizu
SD Eibarreko jokalariak robot batekin elkarrekintzan aritu da Ipuruan, Robotikako ikastaroen aurkezpenean
Rubén Peñak gaur aitortu duenez, “Lehen Mailan ezin zara erlaxatu, edozeinek edozein momentuan jipoia eman ahal dizulako”.
SD Eibarreko jokalariak Robotikako ikastaro batzuen aurkezpen-ekitaldian parte hartu du, Ipuruako estadioan, SD Eibar Fundazioak eta Wiko enpresak bultzatutako eta Ipuruako Prestakuntza Zentroan garatuko diren ikastaroak, hain zuzen ere.
“Ekimen polita da Eibarko neska-mutil guztientzako”, adierazi du.
Urriaren 17an (astelehena) Osasunaren aurka jokatuko den partidaren inguruan, Peña baikor ageri da: “Gu ondo ailegatzen gara”, pasa den igandean Real Madrilen estadioan lortutako berdinketa eta Liga hasieran izandako ibilbide ona kontutan hartuz.
“Edonor ez da Bernabéun puntu bat lortzeko gai. Jokalari askok euren kirol bizitza osoa behar dute hori lortzeko. Sakrifizio handiko puntua izan zen eta han berdinketa lortzea oso esperientzia positiboa da”.
“Nahiz eta Osasuna bolada txarrean egon, gol-aukerak sortzen ditu. Lehen Mailan badaude zeozerengatik da eta hori erakutsi nahi dute. Oraindik goiz da egoera kritiko bati buruz hitz egiteko. Bi edo hiru garaipen lortu ezkero, jaitsiera postuetatik aterako lirateke. Urduritasunak eragina izan dezake haiengan, baina guk geure aukerak aprobetxatu behar ditugu. Momentu onean gaude eta gogor entrenatzen jarraitu behar dugu hobetzen jarraitzeko. Hori da orain daukagun helburua hiru puntuak lortzeko”.
Rubén Peña ezin izango du biharko lagunarteko partidan jokatu bere ohiko taldearen aurka, Leganés, Lerman (Burgos), Real Madrilen aurka hartutako kolpe baten ondorioz.