Skip to main content
Lehen Taldea

Rubén Peña "Eibarren proiektua ezin egokiagoa da niretzat, lana, umiltasuna eta hazteko gogoak baititut nik ere"

Peña Leganesetik dator, eta 2019ra arte du kontratua Eibarrekin.

There are no reactions yet. Be the first!

Fran Garagarza kirol-zuzendariak esan du oso pozik dagoela fitxaketa hau lortu dutelako "Bestelakoa da Rubénen kasua. Seguru asko gehien ikusi dugun jokalaria da. Bere azken taldean ikusi dugu, baina baita Guijuelon ere". Garagarzak jokalariaren gaitasunak azaldu ditu "Peña adinik onenean iristen da gurera, gaztea da eta gosearekin dator. Berarekin hitz egin nuenean etortzeko konpromisoa adierazi zidan. Badaramagu denbora bat harekin hizketan, eta erabakia garaiz hartu izan ez bagenu ez ginatekeen iritsiko, azkenean Leganes Lehen mailara igo delako".

Rubén Peñak eskerrak eman ditu jendaurrean beregan jarritako konfiantzagatik "Asko estimatzen dut nigan jarri duten konfiantza. Eibarren proiektua ezin egokiagoa da niretzat, lana, umiltasuna eta hazteko gogoak baititut nik ere".

Eibarrera etortzeko erabakiari dagokionez, Peñak argi izan du hasieratik "Buru-belarri egin dut lan Leganesi Lehen mailara igotzen laguntzeko, baina asmoa argi izan dut hasieratik. Egiteko geratzen ziren azken aferak igoera eta gero konpondu dira. Leganesen esfortzua egin zuten ni han geratzeko, baina nire zikloa amaituta zegoen han eta nik hona etorri nahi nuen".