Skip to main content
EU
Kluba

Ruben Peña 2021ra arte armagina izango da

Avilakoari 2019an amaitzen zitzaion kontratua, eta jokalariak eta klubak beste denboraldi bitan luzatzeko akordioa itxi dute

Ruben Peñak Eibar KE-ko jokalaria izaten jarraituko du 2021ko ekainera arte, talde armaginarekin zuen kontratua beste denboraldi bitan luzatu eta gero. Jokalariaren eta klubaren arteko hitzarmena 2019an amaitzen zen, eta adostasun berri honi esker beste bi denboraldi egingo ditu Peñak Eibarren, 2021ra arte.

Denboraldi hasieran minutu asko izan ez dituen arren, Avilako 26 urteko jokalaria bigarren zati bikaina egiten ari da, hamaikakoan tokia egina du eta dagoeneko 26 neurketa jokatu ditu, 24 Ligan eta 2 Kopan-, guztira 1.547 minututan banatuta. Peñaren lan onak Mendilibarren konfiantza irabazteko balio izan du, eta atzeko lerroan, erdialdean zein erasoan jokatzeko balio izan zaio.