
Fundazioa
Robotika ikastaroa hirugarren hiruhilekoa prestatzen ari da
SD Eibar Fundazioak Armeria Eskolarekin elkarlanean antolatutako robotika ikastaroaren hirugarren hiruhilekoan matrikulatzeko epea zabalduko da berriro ostiral honetan. Izena martxoaren 26tik apirilaren 12ra eman ahal izango da.
Ipuruako Prestakuntza Zentroan ematen den ikastaroa, aurreko hiruhilekoan bezala, 7 eta 17 urte bitarteko haur eta gazteentzat izango da.
Izena eman nahi duten guztiek inprimaki bat bete beharko dute webgunean, esteka honen bidez: https://www.sdeibar.com/eu/fundazioa/heziketa/robotika