Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Riesgo: Urte ona egiten ari gara eta sentsazio onak berreskuratu nahi ditugu

Eibarren atezainak Real Madrilen aurkako porrota ahaztu eta “aurrera begiratzea” nahi du

Asier Riesgok gaur Atxabalpen eskainitako prentsaurrekoan adierazi duenez, “urte ona egiten ari gara eta sentsazio onak berreskuratu nahi ditugu” Ipuruan Real Madrilen aurka larunbatean galdu ostean.

 “Porrota ahaztu behar dugu, pasatu da. Gogotsu geunden eta bolada onean, baina ez zen gure partidua izan. Aurrera begiratu behar dugu. Horrelako taldeen aurka gauza asko eman behar dira irabazi ahal izateko”.

Osasunaren aurka astelehenean jokatuko duten partidurako, “dakigun bezala jokatzen badugu, irabazteko hurbil egongo gara”, adierazi du Riesgok.

 “Partidu guztiak dira zailak. Eure puntuak ateratzea asko kostatzen zaiela badakigu, baina gauzak oso ondo egin beharko ditugu eta gu geu izan irabazi ahal izateko. Eurak ez dira irabazten ari, nahiz eta ondo lehiatzen dauden. Konfiantzarekin irten behar gara, bestela, erlaxatuz gero, edonork irabazi zaitzake”.

Ipuruako joaneko partiduaren gainean, Osasunak denboraldian irabazi duen bakarra, “partidu arraroa izan zen”, aipatu du. “Eurak ondo itxi ziren eta izan zituzten aukerak aprobetxatu zituzten. Beste edozein neurketa bezala prestatu behar dugu. Partidu bakoitza finala da eurentzat eta irabazi ezean, gero eta urrunago ikusten dute mantentzeko aukera. Dena lortzeko gogoz irtengo dira eta gu berdin atera behar gara”.

Jokalari gorritxo ohi bezala, Osasunaren gaur eguneko egoerak “pena” ematen diola adierazi du Riesgok. “Urte gogorra izaten ari dira. Zaila da nahiz eta lehiatu eta ondo jokatu punturik lortzen ez duzun egoeran egotea”.

Bere egoerari buruz, lesio muskularretik osatu berririk, egunak joan egunak etorri hobeto sentitzen dela esan du Riesgok, entrenatzailearen esanetara dagoelarik. “Hobetzen joan naiz, baina oraindik mina daukat. Onena da gero eta min gutxiago daukadala eta hori seinale ona da”.