Skip to main content
EU
Kluba

Ohiko Asanblada Orokorraren laburpena

Atzo, S.D. Eibar, S.A.D.-ko akziodunen ohiko batzar nagusia ospatu zen Portaleako Batzar Aretoan.

Bertan, 2012/2013 denboraldiko kirol memoria eta ekonomikoaz hitz egin zen, 529.133 €-ko emaitza izan zuten ekitaldi bereko Urteko Kontuak eta 3.906.805 € izango dituen 2013/2014 denboraldiko aurrekontua aurkeztu ziren. Erabaki hauek guztiak, aho batez hartu zituzten akziodunek, benetan jendetsua izan zen bilera batean.

Galdera eta eskaeren atalean, Alex Aranzabal Presidenteak ekainaren 30aren baino lehenago sozietateak egin beharreko kapital gehikuntzaren pausoak azaldu zituen. Kapital gehikuntza hau, lehen taldeak 2.A Mailara lortu duen igoera dela eta egin beharko da Kirol Sozietate Anonimoak erregulatzen dituen 1251/1999 Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera. LFP, CSD, RFEF eta AFE-k osatzen duten Batzorde Mixtoak jakinarazpen ofizialik egin ez duen arren, kapital gehikuntza 1.700.000 €-koa izango dela aurreikusten da. Presidentearen hitzetan, honako hau "izugarrizko erronka" bat izango da. Hala ere eta behin kapital gehikuntza zenbatekoa izango den finkatzen denean, akziodunak Ez-ohiko Batzar Nagusi batera deituak izango dira kapital gehikuntzari buruzko erabakiak hartzeko. Ez-ohiko batzar nagusi hau 2014ko urtarrila eta otsaila bitartean ospatuko litzateke.