/
Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Puntu banaketa Ipuruan gipuzkoar derbian

Andrea Álvarez, Camposen gaineko penaltia eta gero, Eibarrentzat eta Amaiur Realarentzat egin dituzte partidako bi golak

There are no reactions yet. Be the first!

Euriak denboraldi honetan lehen itzuliko derbi gipuzkoarrari tregoa apur bat eman dio hasiera batean. Etxekoak, FIFAren bigarren etenaldiaren ostean, konfiantzaz beterik iritsi dira, eta batez ere F Ligara igo zirenetik derbi batean lehen garaipena lortzeko gogoz.

Andrea Alvarezek penalti bat jaurti du area barruan Ane Camposi egindako jokaldi arriskutsu baten ostean, lehen gola bilakatuz. Konfidantza eman dio golak Eibarri, Elene Leteren ate ingurura modu arriskutsuan hurbiltzen jarraitzeko. Defentsan ere sufritu dute etxekoek, Reala birritan gola egiteko zorian izan baita, baina punteria faltagatik ez dute lortu, jaurtiketetako bat zuzenean makilara joanda. Armaginek lehen zati borobila egin dute.

Eibarrek bere jokoa inposatu nahian jarraitzen zuen, partida handia eginez eta momentu askotan nagusi izanez. Baina Realak berdindu egin du markagailua Amaiurren gol baten bidez. Atsedenaldira 1-1ekoarekin zihoan partida.

Bigarren zatia bigarren gola lortzeko gogoz hasi dute bi taldeek. Eta gertu egon da berriro Andrea Alvarez. Baloia, baina, zuzenean joan da langara. Eta bost minutu geroago, Caminok gauza bera egin du. “Ia” golak protagonista izan dituen partida, bi taldeentzat, behin baino gehiagotan zorte txar berarekin aurreratzetik gertu egon baitira. Euria gogor jotzen hasi da eta eragin izan du jokalariengan, baina bigarren zatian behera egin du etengabe.

Partidako lehen ordua beteta, Realak gertuago zuen bere bigarren gola, behin baino gehiagotan Astralagaren atera gerturatuta, eta Eibarren defentsa guardia baxuarekin aurkitu ostean, baina berriro punteriarik gabe. Eibarrek Campos eta Andrea zelairatu ditu, Monnecchi eta Espe Pizarroren ordez. Aldaketen ostean, bi taldeek bigarren gola lortzeko lehian jarraitu dute. Andrea Sierrak ere minutuak izan ditu, bere lesiotik konfiantzarekin itzuliz eta minutu onak eginda.

Partida borobila egin du talde armaginak, zoritxarrez hiru puntuak lortzerik izan ez badu ere, baina sailkapeneko aurkari garaien aurka puntuak gehituta. Hurrengoa, 2024ko azken partida, Levante Badalonaren aurka izango da, etxetik urrun.