
Administrazio Kontseiluan aldaketa
SD Eibarko Administrazio Kontseiluak Andoni Zabala klub armaginaren kontseilari berri izendatzea onartu du aho batez. Zabalak Agustin Lahidalga ordezkatuko du, azken hau 19 urtez kontseilari izan ondoren.
Andoni Zabala (Eibar, 1966), Ezarpenean, Etengabeko Hobekuntzan eta Kudeaketan trebatua, CIE Inyectametaleko zuzendari nagusia da gaur egun, eta 2009tik ari da kargu horretan.
SD Eibarko Administrazio Kontseiluko kideek eskerrak eman nahi dizkiote Agustín Lahidalgari bere ekarpen eskuzabalagatik eta bere dedikazio, konpromiso eta loturagatik, beti ere era altruistan.