Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Reala eta SD Eibarrek abuztuaren 10ean jokatuko dute Bergaran Kilometroak-en alde

Realak eta SD Eibarrek ‘Kilometroak 2016’-aren aldeko beste neurketa klasikoa jokatuko dute

Bi taldeak abuztuaren 10ean neurtuko dira Agorrosineko zelaian, Bergaran, Gipuzkoako ikastolen aldeko festa handi honetan. Jasotzen den diru guztia Kilometroakeko aurtengo ediziorako izango da, aurten urriaren 2an izango dena Bergaran Aranzadi Ikastolak antolatua.