Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Real Union eta Barakaldo izango dira Eibarren lehen aurkariak aurredenboraldian

Talde armagina Austrian izango da uztailaren 20tik 31ra

Bigarren B Mailako Irungo Real Union eta Barakaldo CF talde euskaldunak izango dira SD Eibarren lehen aurkariak aurredenboraldian.

Talde armaginak uztailaren 12an, asteazkena, hasiko ditu entrenamenduak eta hilaren 20tik 31ra Austrian kontzentrazioa egingo du.

Proba medikoak uztailaren 10 eta 11an egingo dira eta, 12an egingo den lehen lan saioaren ostean, lehen lagunartekoa uztailaren 17an jokatuko da, 19:30etan, Irungo Real Unionen aurka Astin (Zarautz).

Bi egun geroago, hilaren 19an, Atxabalpek (Arrasate) Eibar eta Barakaldo CF-ren arteko neurketa jasoko du 19:00etan.

Partidu hauen ostean, Eibar Austriara joango da uztailaren 20an, eta bertan egongo da hilaren 31era arte han lau neurketa jokatuz.

Itzuleran, armaginek lau partidu gehiago jokatuko dituzte abuztuaren 20an Liga hasi baino lehen.