Skip to main content
EU
Kluba

Real Madrilen aurkako neurketarako Egun Erdiko osagarria eskuragarri dago jada gure webgunean

Osagarriak 30€ko prezioa du eta webgunean erosi daiteke

Eibar KE-ko abonatuek martxoaren 10ean, 13:00tan, Eibarren Ipuruan jokatuko duen Real Madrilen aurkako neurketarako Egun Erdiko osagarria erosteko aukera dute jada. Osagarriak 30€ko prezioa du abonatu mota guztientzat.

FC Bartzelonaren aurka egin bezala, osagarria webgunearen atal pribatutik bertatik erosi daiteke, gaur hasi eta hilaren 27ra arte. Abonatuek horrela egingo ez balute, Klubak beraien kontu korrontean kargua pasako luke, otsailaren 28 eta martxoaren 7 bitarte horretan. Horrez gain, Ipuruako neurketara joaterik izango ez dutenek beraien eserlekua libre uzteko aukera dute, webgunearen bitartez, bulegoetako edota 943 201 831 telefonora deituta. 

Webgunearen bitartez osagarria erosten duten abonatuek Eibar KE-ren produktu ezberdinak irabazteko aukera izango dute, neurketa eta gero egingo den zozketan: lehen, bigarren eta hirugarren ekipazioa, bufandak, edalontziak, e.a.