Skip to main content
EU
Kluba

RCD Espanyolen aurkako neurketarako sarrerak bihar jarriko dira salgai

Bihar bertan jarriko dira salgai Eibarrek igandean RCD Espanyolen aurka jokatu beharreko neurketarako sarrerak. Denboraldi honetan Ipuruan jokatzen den aurreneko norgehiagoka izango da igandean eguerdiko 12:00tan hasiko dena, eta futbol zelaian egiten ari diren lanak tarteko zaleei denborarekin hurbildu daitezen eskatzen da.

Sarreran prezioak:

  • Harmaila Nagusia / Iparraldea erdian: 35€
  • Harmaila Nagusia / A Zona: 30€
  • Harmaila Nagusia / B Zona: 25€
  • Ekialde eta Mendebalde Harmaila: 25€
  • Gazteak: 10€

 

Partidu honetarako ez da sarrerak online erosi eta eserlekua online liberatzerik izango, ticketing hornitzaileak izan dituen arazoak direla-eta. Eserlekua liberatu nahi duten bazkideek 943201831 telefonoan zein socios@sdeibar.com helbidean egin beharko dute.