Skip to main content
EU
Lehen Taldea

RB Leipzigek 0-2ko emaitza irauli du bigarren zatian

Bebék atsedenaldia baino lehen egindako bi golak ez ziren nahikoak izan

SD Eibarrek 3-2ko porrotarekin itxi zuen denboraldi-aurrea RB Leipzigen aurka. Armaginak nagusi izan ziren lehen zatian eta 0-2 joan ziren atsedenaldira.

Alemaniako Grassau udalerrian jokatu zen partida. Lehenengo minutuetan neurketa parekatua izan zen, baina laster José Luis Mendilibarren jokalariek hegaletatik arriskua sortzen hasi ziren eta Bebéren eraginkortasuna baliatu zuten.

Portugaldarrak 31. minutuan ireki zuen markagailua gol dotore batekin. Capak ezker hegaletik erdiratu eta kontrol ona egin ostean Bebé baloiarekin abiatu zen area ertzera eta zutoin albotik sartu zen zartako gogorra bota zuen.

Handik eta bi minutura, Bebék berak Pedro Leónek ezkerretik egindako pasea baliatu zuen 0-2koa egiteko. Eta 36. minutuan beste aukera garbia izan zuen hirugarren gola egiteko, baina oraingo honetan atezain alemaniarrak estutasunez baloia kornerrera bidaltzeko gai izan zen.

Bigarren zatian, Leipzigek, urte honetan Bundesligan estreinatuko den taldea, aldaketak egin zituen abiadura gehiago eta konbinatzeko gaitasuna lortuz. Horrela, apurka-apurka partidan nagusitzen joan zen.

Alemaniako taldea minutu batzuetan partidaren jaun eta jabe izan zen arren, Eibar indarberritu zen eta aurkaria kontrolpean zuela zirudien. 72. minutuan, ordea, gauzak okertzen hasi ziren.

  1. minutuan Sabitzerrek gola egin zuen erasoan egindako konbinazio baten ostean, 77.ean Poulsenek jaurtiketa ederra egin eta zutoinean jo eta gero baloia sarera bidali zuen, eta 86. minutuan Poulsenek berriro ere pase arriskutsua egin zuen eta Elgezabalek baloia urruntzen saiatu zenean bere atean sartu zuen.

15 minutu baino ez zituzten alemaniarrak behar izan markagailua iraultzeko eta zerbait gehiago merezi izan zuen Eibar mendean hartzeko.

Golak: 0-1, min 31: Bebé. 0-2, min 33: Bebé, 1-2, min 72: Sabitzer. 2-2, min 77: Poulsen. 3-2, min 86: Elgezabal (bere atean).

Hamaikakoak:

SD Eibar: Riesgo; Capa, Lejeune, Ramis, Luna (Julen López, min 80); Dani García, Christian Rivera (Elgezabal, min 80); Pedro León (Inui, min 58), Adrián (Gálvez, min 58), Bebé; eta Sergi Enrich.

RB Leipzig: Boyd; Bruno, Demme, Diawusi, Fechner, Gibson, Graschopf, Khedira, Muller, Nukan eta Werner. Hurrengo jokalariak ere jokatu zuten: Coltorti, Forsberg, Halstenberg, Ilsanker, Kaiser, Kalmar, Keita, Orban, Poulsen, Sabitzer eta Schmitz.