Skip to main content
EU
Kluba

“Rayoren aurka irazten badugu aurrerapausu handia emango dugu”

Jose Luis Mendilibar bere taldeak bihar Rayoren aurka jokatu beharreko neurketari buruz mintzatu da gaur prentsa aretoan. Zaldibargo entrenatzaileak 18 jokalari sartu ditu deialdian, Valentziara joan ziren guztiak zigortutako Cucurella ezik, eta bere ordez Pape Diop sartu du.

“Ez da erraza astebetean 3 neurketa jokatzean, batez ere gure moduko taldeentzat, neurketatan esfortzu handiak egiten ditugulako. Beraiek ere baldintza hoiekin datos, eta beraz ez dago kexarik. Hamaikakoan aldaketak egin beharko ditugu”.

Biharko aurkariari buruz, bere garaian Jemezek zuzendutako Rayori eta egungoari buruz alderik ba al dagoen galdetu zaio. “Gauza batzuk antzekoak dira. Agresibioak dira, presioa ondo egiten dute eta hegaletatik sartzen saiatzen dira. Ez dute balioa jokoan hainbeste ateratzen, gutxiago arriskatzen dute”.

Mendilibarren ustez bihar garaipena lortzea aurrerapausu handia litzateke Lehen Maila mantentzeko. “Aurkari bat punturik lortu gabe utziko genuke, eta puntu dezenteko aldearekin. Beste batzuk harrapatu zaitzakete, baina Liga nola dagoen ikusita eta partidak nola dihoazten, iruditzen zait atzetik hasita hirugarren dagoenak zaila duela 38 puntura iristea”.

Prestatzaile armaginak zaleen babesa ere eskatu du. “Jendea ulertzen dut. Ez da erraza astean zehar lanetik irten eta, etxera joan eta atseden pixkat hartu beharrean, Ipuruara etortzea. Baina etorri daitezen animatzen ditut, beraien babesa sentitzen dugulako eta gauzak hobeto egiten laguntzen digutelako.