Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Ramis: Lehen hamarren artean sailkatzeko borrokatzen eta zerbait gehiago lortzeko amesten uzten digun egoera erosoan gaude

Mallorcako defentsaren adierazpenak Atxabalpen

Ivan Ramis SD Eibarren defentsak gaur Atxabalpeko Kirol-Hirian taldearen lan saioaren ostean adierazi duenez, “taldea egoera onean dago, sailkapenean lehen hamarren arteko gune horretan mantentzeko partidu guztietan borrokatzen uzten diguna, eta baita zerbait gehiagotan amesten ere”.

Zelaian egindako prentsaurrekoan, Mallorcako defentsak adierazi du Eibarren helburuak “mailari eustea modu matematikoan lortzea eta gero zerbait gehiagotan amestea” direla.

 “Bigarren itzuli oso ona egiten ari gara, bi partidu bakarrik galduta. Hobeagoa izango litzateke irabaztea, etxean batez ere, baina puntuak lortuz gero, momentuaz gozatu dezakegula uste dut. Dakigun moduan jokatu behar dugu. Espanyolen aurka bizitasun handiarekin irten ginen berriz, lehen itzulian moduan, eta dinamika bearekin irten behar gara”.

 “Apalak gara, Eibar garela dakigu, baina partidu guztietan lehiatuko gara ahalik eta goren amaitzeko. Kanpoan puntuak lortu behar ditugula badakigu. Etxean irabaziz eta kanpoan puntuak lortuz, lehen hamar sailkatuen artean egongo gara”.

Datorren denboraldian Europan jokatzeko aukeraz galdetuta, “lortzen bada, denontzako oso pozgarria izango litzateke eta, bestela ere, pozik egon behar gara egindako denboraldiarekin”, aitortu du.

Denboraldiak errendimenduan izan dezakeen pisuaren gainean, “partiduen akumulazioak talde handi zein txikiei eragiten die”, azaldu du Ramisek. “Mailaz ez jaisteko jokatzen dutenek, lehen zazpi sailkatuen artean jokatzen dutenek... dena da urduritasuna, bizitasuna eta horrek nekea sortzen du talde guztietan. Uste dut taldea oso ondo ari dela lanean eta orain arte jarraitutako lerro berean jarraituko duela”.

Bere egoera pertsonalaren inguruan, “oso pozik nago, jarraipena dudalako eta entrenatzaileak nigan konfiantza duelako. Bide beretik jarraitu behar dut, nahiko denboraldi erregularra egiten ari naiz eta berdin jarraitu behar da”.