Skip to main content
Lehen Taldea

Puntu banaketa Sadarren

CA Osasunak eta SD Eibarrek bana egin dute Iruñean

There are no reactions yet. Be the first!

CA Osasunak eta SD Eibarrek puntuak banatu dituzte Iruñean bana berdindu ostean. Emaitzak ez ditu talde bien nahiak asetu, nahiz eta Mendilibarren mutilek puntuak gehitzen jarraitzen duten. Armaginen gola Kike Garciak lortu du, bi hilabete eta erdi lesionatuta egon eta gero ukitzen zuen lehen baloian.

Eibar nagusi izan da lehenengo zatian eta markagailuan aurrea hartzeko hainbat aukera izan ditu. Siriguk, ordea, hutsean mantendu du bere atea.

Takashi Inui izan da Eibarren arrisku aukeren protagonista. Japoniarra lau alditan egon da gola sartzeko zorian, baina atezain italiarrak gelditu handiak egin ditu.

Ander Capak eta Gonzalo Escalantek ere izan dituzte euren aukerak, baina zorterik gabe. Armaginak gehiago izan dira lehen 45 minutuetan eta gola iristear zegoela ematen zuen.

Bigarren zatian, ordea, neurketa berdindu egin da. Eibarrek bizitasuna galdu du eta Osasuna gora joan da.

Etxekoak hobeto aritu badira ere, Inuik eta Adrianek aukera argi bi izan dituzte 51. eta 54. minutuetan, hurrenez hurren.

  1. minutuan Kike Garciak Adrianen tokia hartu du zelaian, bi hilabete eta erdiren ostean berriz jokatuz. Murtziarrak ezin izan du hasiera onagoa eduki, izan ere, ukitzen zuen lehen baloia sareratu du eibartarrak markagailuan aurreratuz.

Eibarren golaren ostean Osasunak dena eman du eta euren saria iritsi da. Fran Meridak takoiz utzi dio baloia Jaime Romerori, eta honen erdiraketa Kenan Kodrok sareratu du.

Berdinketa lortu ostean, etxeko taldeak bigarren gola bilatu du, baina oraingoan Yoel izan da bere taldea salbatu duena.

Iruñean lortutako berdinketarekin 8. postuan 40 punturekin kokatzen da Eibar sailkapenean. Armaginek RCD Espanyol jasoko dute larunbatean 13:00etan Ipuruan garaipenaren bidera bueltatzeko asmoz.