Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Puntu baliotsua baina motz gelditzen dena partidua kontrolatu ostean

Eibarrek aurrea hartu du lehen zatian, baina Espanyolek atsedenaldiaren ostean berdindu du

Eibarrek puntu baliotsua eskuratu du Liga lehen hamar sailkatuen artean amaitzeko etsai zuzena den talde baten aurka, nahiz eta berdinketa motz geratu den, armaginak nagusi izan direlako ia partidu osoan zehar.

Etxekoen hasiera onaren ostean, Espanyolek partiduaren kontrola hartu du presio indartsu batekin eta Mendilibarren mutilen erasoko bideak moztuz.

Etxekoek gogor saiatzen jarraitu dute eta gogo horri esker iritsi da lehen gola 20. minutuan. Korner baten ostean, Ander Capak pase ona eman dio Pedro Leoni, honek erdiratu egin du eta Kike Garciak lehen zutoinean buruz gola sartu du, lesiotik itzuli denetik bigarren gola lortuz.

Golak armaginak animatu ditu eta minutu onak jokatu dituzte abantaila handitu nahian, baina ez da aldaketarik izan atsedenaldia baino lehen.

Bigarren zatia hasi eta gutxira, 49. minutuan, Gerardek eramandako kontraerasoaren ostean, Juradok bere jaurtiketa sarera bidali du.

Gola jaso eta gutxira, Kike Garciak, partidu osoan zehar oso aktibo ibili denak, bigarren gola sartzeko aukera izan du, baina Diego Lopezek bere jaurtiketa desbideratu du.

Berdinketaren ostean, perikitoek emaitzari eutsi nahi izan diote eta kontraerasora irten dira aukera izan dutenean. Beraz, defentsa armagina adi egon behar izan da ezustekorik ez izateko.

Espanyolen saiakerez gain, etxekoak nagusi izan dira eta hainbat aukera izan dituzte. Argiena 58. minutuan iritsi da, Pedro Leonen jokaldi baten ostean baloia Inuiren hanketara iritsi denean, nork, atezainaren aurrean bakar-bakarrik, baloia gehiegi gurutzatu eta kanpora bota duen.

  1. minutuan, Bebek Pedro Leonen erdiraketa errematatu du jaurtiketa gogor batekin, baina Espanyolen atezainak gelditu egin du.

Azkenengo minutuetan, Quique Sanchez Floresen mutilek emaitza ontzat eman dute, eta euren atea defendatu eta denbora pasatzea nahi izan dute.

Eibar zortzigarren postuan mantentzen da, eta jardunaldian gertatzen dena gertatzen dela postu horretan jarraituko du, 41 punturekin.

Partidua hasi aurretik minutuko isilunea gorde da Iker Amutxastegiren omenez, Klubeko abonatua eta Eskozia La Brava lagunarteko kidea, aste honetan kotxe istripuan hil dena.

Gainera, Eibarren jokalariak Korrikako petoekin irten dira zelaira eta euskararen alde egiten den ekimen honen aldeko pankarta erakutsi dute.