Skip to main content
Lehen Taldea

Puntu bat aurkari zuzen baten aurka (1-1)

Blanco Leschukek 70. minutuan bere atean sartutako golak ez dio garaipena eman Eibar oso lehiakorrari.

There are no reactions yet. Be the first!
Blanco Leschukek 70. minutuan bere atean sartutako golak ez dio garaipena eman Eibar oso lehiakorrari.

Joan-etorri askoren lehen zatia izan da, eta Eibarrek ez du gol aukera argirik izan. Granadako taldeak Bodigerren jaurtiketa izan du, baina Luca Zidanek arazorik gabe gelditu du.

Lehen zati horretan, Stoichkovek txartel horia ikusi du, beraz, ezin izango du hurrengo partida jokatu (Las Palmasen aurka) 5. txartel horia delako.

Bigarren zatiko lehen minutuetan Granada jaun eta jabe izan da, alboko erdiraketen bidez erasora joz.

Hala ere, 60. minutuan talde armagina izan da markagailuan aurretik jarri dena. Raul Fernandezek gelditu du Arbillaren falta jaurtiketa eta Jon Bautistak bere seigarren gola sartu du.

Blanco Leschukek Quiniren alboko ediketa ezin izan du behar bezala urrundu eta Granadako taldeak jokaldi horretan bere partidako gola sartu du. Azken 20 minutuetan talde armaginak hainbat aukera izan ditu. Tejerok, Quiquek eta Yanis Rahmanik aurretik jarri ahal izan dute talde eibartarra, baina ez dira izan gai gola sartzeko.

Gaurko partidan Eibar oso lehiakorra izan da, eta Granada CF taldeari aurre egin dio. Granadak ez du partidarik galdu denboraldi osoan bere zelaian.