Puertasek "gozatu eta nire onena ateratzeko" moduko taldea nahi du Eibarren
Aurrelari andaluziarra gaur aurkeztu dute armaginen jokalari berri gisa
Antonio Puertasek esan du "gozatu eta nire onena ateratzeko" moduko taldea nahi zuela Eibarren.
Armaginen jokalari gisa aurkezteko prentsaurrekoan, Puertasek nabarmendu du "erritmo handia" aurkitu duela entrenamenduetan, eta "talde gogotsu bat". "Lehen Mailan jokatzea gustatuko litzaidake berriro, eta Eibarrekin lor daiteke, baina badakigu zaila izango dela".
Bestalde, Cesar Palacios Eibarreko Kirol Zuzendariak esan du Puertas "jokalari egiaztatua eta esperientzia handikoa" dela Lehen eta Bigarren Mailan, eta bere papera garrantzitsua izango dela "heldutasuna duten jokalarien eta gazteen artean nahi dugun oreka izateko".
PRENTSAURREKO OSOA