Atarikoa | Denboraldiko azken derbia
Eibarrek Athletic Club hartuko du Ipuruan, bihar 12:00etan, jardunaldi erabakigarri batean.
Eibarrek Athletic Club hartuko du bihar, 21. jardunaldiari dagokion partidan. Denboraldi honetan Eibarrek jokatuko duen azken derbia izango da, eta bi taldeentzat oso une garrantzitsuan iristen da. Bai Eibarrek bai Athleticek emaitza txarren boladan iritsiko dira derbi honetara, eta biek egoera hori iraultzen saiatuko dira.
Horrek intentsitate handiagoa eta lehia estuagoa ekarriko du bi aldetatik. Eibarrek etxean jokatzeak presioa gehituko dio, denboraldiko azken derbia izanik, bost porrot jarraian pilatu ondoren; baina Athleticek ere ez du erraza izango, azken sei partidetan bost galdu baititu, eta etxetik kanpoko emaitzak bereziki negatiboak izan baitira, porrot handiekin.
Iñaki Goikoetxeak ezin izango du partida honetarako Amaia Iribarren eta Garazi Facila Athletic Clubeko jokalarien parte-hartzea izan, SD Eibarren utzita baitaude.
Eibarri ere ez zaiola erraza egiten etxean nagusitzea. Estatistika multzo honekin bi taldeen arteko aldea estutzen du eta emaitza are ezustekoagoa bihurtzen du. Guzti hori derbi giro batean gertatuko da, igande goiz eguzkitsu batean, eta espero da zaleek bi taldeak garaipenera bultzatzera bertaratzea.
Partida honen ostean, ez da Liga F-ko partidarik izango hurrengo bi asteburuetan FIFA geldialdiagatik, beraz, hilabetea garaipen batekin ixtea garrantzitsua izango litzateke konfiantza handiagoarekin eta jaitsierarekiko distantzia handiagoarekin joateko.
Aurrez aurre Liga F-n:
Azken partidak Athletic Club:
Real Madrid 0-1 Athletic Club
Costa Adeje Tenerife 5-0 Athletic Club
Athletic Club 2-1 RCD Espanyol
Sevilla FC 4-0 Athletic Club
Athletic Club 0-2 Real Sociedad
Azken partidak SD Eibar:
SD Eibar 1-3 Madrid CFF
Real Sociedad 3-0 SD Eibar
Badalona Women 2-1 SD Eibar
SD Eibar 0-2 Granada CF
FC Barcelona 4-0 SD Eibar