Skip to main content
EU
Kluba

Prest dira Eibarreko kamixetekin egindako haurrentzako maskarillak

Eibar jostun solidarioek 300 maskara egin dituzte eta dohan banatuko dira

Eibarreko kamixetekin egindako 300 maskarilla banatuko dira egunotan. Egitasmoa Eibarko jostun solidarioen laguntzarekin egin da eta ostiraletik aurrera eskuratu ahal izango dira.

Ekimena aurrera eramateko, Eibar jostunek azken denboraldietako kamixeta-sorta jaso dute SD Eibar Fundaziotik. Maskaren lanketa Juan Gisasola kaleko lokal batean egin dute.

Behin ekoizketa-prozesua amaitu dutenean, haurrentzako musu-babesgarriak dohanik banatuko dira datorren ostiraletik, hilaren 15etik, hasita. Banaketa asteazkenetan eta ostiraletan egingo da 10:00etatik 13:00etara Juan Gisasola kalean, maskarak bukatu bitartean.

Bestalde, SD Eibar Fundazioak maskarilla kirurgikoak dohaintzan emango dizkio Udaletxeari Urkotronik enpresarekin batera antolatutako vending makinetan banatu ahal izateko.

Udaletxeak sei makina instalatuko ditu herriko puntu ezberdinetan eta etxez etxe banatuko den txartel baten bitartez eskuratu ahal izango dituzte maskarak.