Skip to main content
EU
Fundazioa

75. Urteurreneko logoaren aurkezpen ofiziala

Gaur eguerdian, komunikabieen aurrean, 75. Urteurreneko logoaren aurkezpen ofiziala egin da. Bertan, Alex Aranzabal, Eibar K.E.ko Presidentea; Jesus Gutierrez, 75. Urteurreneko Komisioko Kidea; eta Maria Otxandiano, logotipoaren egilea, egon dira.

Aurkezpen honetan, laburpen txiki bat egin da logoaren aukeraketan eta erabiliko irizpideetan Mariaren diseinua aukeratzeko, baita egileak, logotipoaren diseinua zelan garatu zuen azaldu egin du.

Ondoren, gaurtik aurrera salgai jarri diren kamisetak aurkeztu egin dira, hauek urtemugako logotipoa daramate. Kamisetak, Ipuruan bertan egongo dira eskuragarri 9 euroko prezioan bakoitza.