Skip to main content
EU
Fundazioa

75. Urteurrenaren aurkezpena

Atzo goizean, 75. urteurrena ospatzeko egingo diren ekitaldiak aurkeztu egin ziren, data berezi honen abiapuntu moduan.

Alex Aranzábal aurkezpena egin zuen, berarekin, familia eibartarra osatzen duten iraganeko, aurtengo eta etorkizuneko hainbat pertsona egon ziren:
 

Antonio Karmona: Eibarko jokalaria(95-96 eta 03-04 – 04-05)

José Mª Luluaga: Eibarko jokalaria(88tik 94ra)

Igor Arenaza: Eibarko jokalaria(94tik 99ra eta 00tik 02ra)

Felix Arrizabalaga "Aputxiano": Eibarko atezaina(56tik 58ra eta 62tik 64ra)

Gaizka Garitano: Aurtengo entrenatzailea eta jokalaria(98-99an eta 01etik 05era)

Mikel Larrañaga: 75. Urteurreneko komisioko kidea

Joseba Combarro y Yeray: Eskozia La Bravako kideak

Lander Hortelano: Aurtengo Urkoko jokalaria

Lorea Larreategi y Sarai Lozano: Aurtengo Emakumeen 2. Mailako taldeko jokalariak

Joseba Rocandio: Klubeko heren baten historia bizi izan duena bai direktibo moduan baita Kudeatzaile moduan ere
 

Abia puntu moduan, hurrengo egunetan, hainbat lehiaketa antolatuko dira eibartarrak animatzen hasteko, hala nola, 75. urtemugako logoa sortzea, eslogana, Eibarren hamaikako ideala, Eibartarrak munduan zehar, e.a.

Honekin bat, urteurren honetako punturik garrantzitsuenak aipatu ziren:
- Kirol arloa:Homenaldi neurketa bat
- Inbertsio eta azpiegitura arloa: Eibarren Museoa
- Liburu bat azaleratzea
- Arlo soziala: Peña eta zaletuen ekerpena

Ideia, komentarioa, iradokizuna, e.a. entzako, kluba 1940-2015@sdeibar.com helbidea zabaldu du, honen bidez, nahi duen guztiak klubarekin kontaktuan jarri dadin bere ekarpena eman dezan.